XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzizkiak

-KUNDE;/ -EZIA;/ -GURA;/ -GALE;/ -ARI;/ -NA/-BANA;/ -GAITZ/-KAITZ //.

Osa itzazu zutabeok zuk bilatutako hitzekin: hazkunde / langabezia / negargura / logale / bana / ulergaitz / kantari //.

Azter ezazu zeini erantsirik doazen atzizkiak.

Adib.: Haz(i) + kunde: hazkunde.

Aditza.

Ba al dakizu zer esanahi duen hitz horrek, hau da, zer zentzu ematen dio atzizki horrek hitzari?.

Adib.: negargura = negar egiteko gogoa.

Esaldiak egin itzazu atzizki horiek erabiliz.

Adib.: Langabeziak azken aldi honetan izan duen hazkundearekin ez da ulergaitza jendea logale eta negarguraz egotea.

Lanpostu bana bakoitzarentzat izango litzateke irtenbiderik onena kantarientzat.

Bete itzazu hutsuneak atzizki horiek daramatzaten hitzekin.

- Logura naiz ta...... argi oilarrak jo gabe,/ ostatu berriko ate ondoan / ez ziren zaldunok haserre //.

-Green Peace delako...... ekologizalea bale-ehiztarien aurka aritzen den bakarrenetakoa da.

- Aharrausika ari da haurra, begiak igurtzitzen ditu......... dauka.

- Algaraka ari zara?.

Zure algarek ez didate neri...... ematen, negar egiteko gogoa baizik.

- Gizon ospetsuek idazten jakingo dute, baina txekeak izenpetzeko bakarrik, beste guztia...... egiten diela uste dut, baita emazteari eskutitzak ere.

- Adin horretan zorakeria horiek egitea uler...... da neretzat.

- Hamabost urte zituelarik hasi zen lagun artean kantatzen kitarra zahar batekin.

Gaur egun areto handiak betetzen dituen...... duzu.